Goizero bezala, amak sukaldeko irratia pizten du, hor, hozkailu ondoan dagoena, betiko lekuan, bada. Eta beti gertatzen den bezala ere, abesti berdina entzuten dut soinu-iragazkien bitartez. Gaur sentsazio berezia sumatu dut egun oro errepikatzen den ekintza horien aurrean, badirudi orain monotonia jantziz aldatu dela, ez da ohiko atsekabea....berriz ere, iteratiboa den biziak bihotzean putz egin dit nigan irribarrea zabalduaraziz... monotonia maitea!